Albisteak

Albistea

'¡¡¡Si hombre!!! Sol Magunaren bakarrizketa azaroaren 18an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Sol Maguna aktorearen ‘¡¡¡Sí hombre!!!’ bakarrizketarekin gozatzeko aukera izango dugu azaroaren 18an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, gaueko 21:00etan. 

Erdaraz izango den bakarrizketa horretan maitasunari, sexuari, gizonei, harremanei, eta bikotekideari buruz, besteak beste, hitz egingo du Sol Magunak. “Horiekin guztiekin denok nahi dugu gozatu; eta, ez baditugu, eurekin amets egiten dugu. Baina ez engainatu; lortzen ditugunean emoziozko kaos batean sartzen gara, eta elkarbizitza infernu baten bihurtzen dugu”, azaltzen du Sol Magunak antzezlanean.

Horrela, honako galderei erantzunak emango dizkio ironiarekin: “Zer gertatzen zaie gizonei? Nork ulertzen du maitasunaren kontu hau?” 

‘¡¡¡Sí hombre!!!’  bakarrizketaren aktorea Sol Maguna ‘Ciudad K’ eta ‘Euskolegas’ telebistako telesailetan ikusi dugu, baina antzerkia du gustuko. ‘El día que cambié a mi padre’ antzezlanarekin bigarren aktorearen Quino saria irabazi zuen, eta honako antzezlanetan lan egin du: ‘Seré tus ojos’, ‘Las presidentas’, ‘Las txirenitas’ eta ‘Un adulterio casi decente’. Gaur egun ‘¡¡¡Sí hombre!!!’ bakarrizketa egiten ari da eta, aldi berean, Lalulu Teatro taldearen ‘Tipos de tipas’ antzezlanean parte hartzen ari da. 

Sarrerak 6 euro dira, eta bihartik, barikutik, azaroaren 11tik, aurrera, salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan  edo www.kutxabank.es web gunean. Gazte txartela dutenak, adinekoak, langabetuak eta elbarrituak %25eko deskontua dute leihatilan.

 

10 / 11 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0