Albisteak

Albistea

Unesco Etxeak Urdaibaiko Biosfera Erreserban bi prestakuntza-beka eskainiko ditu eta uztailaren 6an horiei buruzko informazioa emango da Behargintzan

 

 

UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzarekin, ordaindutako 2 prestakuntza-beka eskainiko ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko. Prestakuntza-beka horiei buruzko informazioa Bermeoko Behargintzan, uztailaren 6an, eguenean, 11:00etan egingo den aurkezpen saioan eskainiko da. Aurkezpen saio horretan parte hartzeko izena ematea eskertzen da: ttps://goo.gl/forms/QOT07uesoPOJVMwJ3.

UNESCO ETXEAK jakinarazi duenez, beka horrek, besteak beste, 2017ko irailaren 1etik abenduaren 31ra prestakuntza praktikorako egonaldia eskaintzen du lanaldi erdira. Gunea Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatua izango da (Ekoetxea - Busturia).

 

Hautaketa-irizpideak honako hauek izango dira: 18 eta 30 urte artean izatea; Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat izatea (bizilekua, lana, ekintzailetza, ikasketak, ikerketa, edo Urdaibaiko elkarteren bateko kide izatea); euskara-maila eta ingeles-maila altuak izatea; eta motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea. Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei.

Informazio gehiago: bit.ly/2snEEnp

 

30 / 06 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0