Albistea
Joan den larunbatean, abenduaren 10ean, Bermeoko Udal Kirol Patronatuak eskainitako Hileko Kirol ekimenaren barne, ur bataioa egin zen, eta balorazioa oso positiboa izan da. Izan ere, plaza guztiak bete ziren eta 55 pertsonek parte hartu zuten, umeak zein nagusiak.
“Gaztetxo asko gurasoekin etorri ziren ur bataiora, familian egiteko aukera eskaintzen duen kirol ekimena dela aprobetxatuta”, adierazi dute antolatzaileek. Ildo berean, “giroa oso ona izan zela eta esperientzia oso polita” gaineratu dute.
Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, hileko kirol ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako egun batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. “Horrela, herritarrei aukera eman nahi zaie herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta kirola praktikatzeko, besteak beste”, gaineratu du.
010 (94 617 91 00)