Albisteak

Albistea

Bermeoko Udala arreta gune ezberdinetan erabiltzaileen asetasuna neurtzeko inkestak egiten ari da

-Oraingoan, Gazteria Sailaren, Berhaz Bulegoaren, Gizarte Ongizate Sailaren eta Zaharren Egoitzaren gaineko bermeotarren iritziak ezagutu nahi ditu

Bermeon, 2022ko martxoaren 10ean.-  Bermeoko Udalak bere arreta gune ezberdinen gaineko herritarren iritzia ezagutu nahi du. Horretarako, inkestak banatzen ari da hainbat zerbitzutan. Oraingoan, Gazteria Saila, Berhaz Bulegoa, Gizarte Ongizate Saila eta Zaharren Egoitzak aztertu nahi ditu, bermeotarren asebetetze maila nolakoa den galdetuz. Inkesta hauek martxo osoan zehar egingo dira.

“Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen egiteko moduak hobetu eta, azken finean, herritarrek dituzten beharrizan eta eskarietara egokitzen joateko, ezinbestekoa da hauen asetasun maila ezagutu eta erabiltzaileek izan ditzaketen ekarpen zein proposamenak jasotzea. Helburu honekin jarri dugu martxan ekimen hau”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

10 / 03 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0