Albistea
Ganso y Cia-ren eskutik, ‘Kaput’ umeentzako antzerkia egongo da ikusgai apirilaren 21ean, barikuan, Bermeoko Kafe Antzokian 18:30ean. Bost urtetik gorako umeei zuzendutako antzezlana da ‘Kaput’.
Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu. Kaput antzezlana barretik eta optimismotik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da. Dibertitzeko eta publiko guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia da.
Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, BBKko orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 18:00etatik aurrera.
010 (94 617 91 00)