Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak neurriak hartu ditu Busturialdeko ur eskasiari aurre egiteko

  • Jardinak eta kaleak ureztatzeko zerbitzuak eten egingo dira eta presiozko makina garbitzailea bakarrik erabiliko da garbiketa puntual eta urgenteak egiteko, abisu berria eman arte
  • Udalak Ur Partzuergora Gernikan aurkitzen den ur ez edangarrien hartune bat erabiltzeko eskaria luzatu dio Bermeoko kaleak garbitzen jarraitu ahal izateko eta bando bat zabaldu du herritarrei piszinak ez betetzeko eta jardinak ez ureztatzeko eskatuz

Bermeon, 2023ko abuztuaren 11an.- Ur eskasiari aurre egiteko Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoko Batzar Nagusian jasotako informazioa kontuan izanda, Bermeoko Udalak ur kontsumoa murrizteko neurriak hartu ditu.

“Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoaren «funtsezkoak» ez diren jardueretan uraren erabilera mugatzen edo debekatzen hasteko eskaria jaso bezain laster, Bermeoko Udaletik martxan jarri gara hornidura-arazo honi aurre egiteko” azaldu du Xabier Ortuzar Butron alkate ordeak.Alde batetik, jardinak eta kaleak ureztatzeko zerbitzuak eten egingo dira eta eta presiozko makina garbitzailea bakarrik erabiliko da garbiketa puntual eta urgenteak egiteko.

Bestalde, Udalak Ur Partzuergora Gernikan aurkitzen den ur ez edangarrien hartune bat erabiltzeko eskaria luzatu dio Bermeoko kaleak garbitzen jarraitu ahal izateko eta bando bat zabaldu du herritarrei piszinak ez betetzeko eta jardinak ez ureztatzeko eskatuz.

Urte-sasoi honetan, hain zuzen ere, ur kontsumoa handitu egiten da eskualdean, eta aldi berean, euri gutxiago egiten du beraz, “alerta egoera honetan Udalari, enpresei eta herritarrei arduraz jokatzea tokatzen zaigu eta gu, Udal modura, horretan gabiltza. Izan ere, Busturialdeko herrien eta Ur Partzuergoaren arteko koordinazioa handitzea eskatzen dugu, honelako egoerei aurrea hartu ahal izateko” gaineratu du alkate ordeak.

14 / 08 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0