Albisteak

Albistea

Irailaren 26ra arte zabalik dago Aisialdiko Begirale Ikastarorako izena emateko epea

  • Urritik maiatzera bitarteko ikastaroa izango da, eta atal teorikoaren ostean, ikasleek praktikak egin beharko dituzte.

Bermeoko Udalak,  Gazteria Sailaren bitartez, Begirale ikastaroa antolatu du, beste urte batez. Gazteria Sailaren helburuetariko bat, gazteei aukera hezigarriak eskaintzea da, eta horretarako, Aisialdirako Begirale Ikastaroa antolatu du 2024/25 ikasturterako.

Prestakuntza honen bidez, hezkuntza astialdirako hezitzaileak trebatzea da asmoa, eta gazteak gaitu lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa urrian hasiko da, eta 2025eko maiatzera arte luzatuko da; guztira, 12 asteburu izango dira. Izena emateko epea irailaren 20ra arte edo eskainitako gehienezko plaza kopurua bete arte egongo da zabalik GIZen, Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean.

Ikastaroaren atal teorikoa 150 ordukoa izango da. Eskolak bariku arratsaldeetan (18:30-21:00) eta zapatuetan (10:00-14:45/16:00-18:30) izango dira, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. Hiru asteburutan, aldiz, klaseak La Arboledako aterpetxean izango dira (zapatuko 10:00etatik domekako 13:30eara). Atal hori amaitzerakoan, ikasleek 160 orduko praktikak egin beharko dituzte.

Ikasleek 18 urte izan beharko dituzte begirale praktikak gauzatzeko edota atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2025eko ekainerako. Bestetik, Ikasleak euskaldunak izan beharko dira, ikastaroa euskaraz izango baita. Prestakuntza amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Aisialdiko Begirale titulu ofiziala jasoko dute.

Matrikularen prezioari dagokionez, 35 urte baino gutxiago duten bermeotarrek 350 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 450 euro.

06 / 09 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0