Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Aritzatxuko kantina eta komunak ustiatzeko esleipena abiarazi du

  • Emakida lehiaketa bidez esleituko da, eta gaur hasi eta martxoaren 27a bitartean aurkeztu daitezke proposamenak.

Bermeoko Udalak Aritzatxuko kantinaren eta komunen emakida administratiboa esleitzeko deialdia abiarazi du. Gaurtik aurrera aurkeztu daitezke proposamenak, eta martxoaren 27a izango da horretarako azken eguna. Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udaleko kontratatzailearen profilean egin daitezke eskabideak. Ondoren, aurkeztutako proposamenak Aste Santua eta gero zabalduko dira;  data zehatza Bermeoko Udalaren webgunean jakinaraziko da.

Emakida hau lehiaketa bidez esleituko da, eta hurrengo irizpideak kontuan hartuko dira, ustiapena ahalik eta kalitate-prezio onenean egin dadin:

  • Eskaintza ekonomikoa. Hautagaiek egin beharreko gutxieneko eskaintza 300 eurokoa izango da.
  • Emakidaren objektu diren espazio eta lokalen mantenu eta garbiketa programa.
  • Aritzatxu hondartza dinamizatzeko plana.
  • Proiektuak inguruarekiko duen errespetua.

Emakidak urtebeteko iraupena izango du, bi aldi hauek kontuan izanik:

  • 2024ko ekainaren 1etik 2024ko irailaren 30era.
  • 2025eko apirilaren 12tik 27ra (Aste Santua).

Kontuan izatekoa da, lehenengo aldiz, lehiatzaileek datorren urteko Aste Santuko oporraldian Aritzatxuko kantina zabaltzeko aukera izango dutela.

Aritzatxu hondartzako kantinak 12 m2 ditu, komun bakoitzak (bi daude) 6 m2 eta terrazak 30 m2.

Informazio guztia Bermeoko Udalaren webgunean aurkitu daiteke.

07 / 03 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0