Albistea
Nestor Basterretxea artista ospetsuaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen da aurten. Bere ondarea ezagutzera emateko, Bermeoko Udaleko Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatu ditu, Basterretxeak bere jaioterrian utzitako obra zabalari balioa emateko.
Bermeo da Nestor Basterretxearen obra publiko gehien dituen udalerria, eta bere kale eta plaza ugari artista bermeotarraren aire libreko galeria bihurtzen dira. Sinbolismoz beteta eta euskal nortasunarekin sakonki lotuta dauden bere eskulturak, Bermeoko hiri-paisaiaren zati bereizezinak dira. Bisita gidatu hauen bidez, parte-hartzaileek eskulturak ez ezik, Basterretxeak bere lurrarekin izan zuen harreman estua ezagutu ahal izango dute, eta baita ere, bere arteak zelan islatzen dituen Euskal Herriko balioak, historia eta kultura.
-Urria (16:00etan):
-Azaroa (11:00etan):
Ibilbide horietan, artistak Bermeon egin zituen lan adierazgarrienak zeharkatuko dira, hala nola, Lameran kokatu dagoen bere lanik adierazgarrienetariko bat, Euskal Kosmogonia, edo euskal paisaiaren interpretazioa eta borrokarako espiritua islatzen duten eskultura-pieza ikusgarriak. Bisita bakoitzak lanen azalpen zehatza emango du, bakoitzaren testuinguru historikoa eta esanahia azalduz. Bisita gidatuek, gainera, Basterretxearen estilo berezia eta haren kultur ondarea hobeto ezagutzeko balioko dute.
Bisita gidatuetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da Bermeoko Turismo Bulegoan bertan, edo 94 617 91 54 telefono zenbakira deituta.
Nestor Basterretxeari egindako omenaldi honek, bere obran murgiltzeko aukera emateaz gain, Bermeo beste modu batera ezagutzeko aukera emango du. Bisita gidatu hauek “esperientzia ahaztezina” izango dira, bai artearen zaleentzat, bai eta udalerriko historia kulturalean sakondu gura dutenentzat ere.
010 (94 617 91 00)