Albisteak

Albistea

'Bezeroen arretarako ingelesa' ikastaroa autonomo eta enpresa txikientzat

Autonomo eta negozio txikiei zuzenduta, ‘Bezeroen arretarako ingelesa’ ikastaroa antolatu du Bermeoaldeko Behargintzak. Ikastaroa irailaren 21etik azaroaren 17ra izango da eta dohainik izango da.  

Ikastaro honen helburua da ingelesaren oinarrizko ezagutzak bereganatzea, bezeroentzako arreta egoerak era egokian ingelesean ebazteko. Horrela, besteak beste, honako hauek izango dira ikastaroan aztertuko diren edukiak: informazio orokorra eman eta eskatzea, jarrera eta iritziak adieraztea eta estruktura gramatikalak. 

Ikastaroa astelehenetik eguaztenera izango da 16:00etatik 18:00etara eta guztira 50 orduko iraupena izango du. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 15era arte Bermeoaldeko Behargintzan (Tel: 94 617 9190 / prospekzioa@bermeo.org).

 

 

01 / 09 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0