Albistea
Udako eskaintzaren berri emateko ere elkarlanean aritu izan dira Gernika, Mundaka eta Bermeoko Turismo Bulegoak, eta Urdaibaiko eskaintza turistiko zabala batu dute Urdaibai bisitatzen dituzten pertsonek modu praktiko eta erakargarriago batean eskaintza guztiaren berri izan ahal izateko.
Eskaintza bateratu horretan pertsona guztientzako proposamenak jasotzen dira, besteak beste, bisitatzeko interesgarriak diren lekuei buruzko informazioa (Gaztelugatxeko San Juan, Santimamiñeko kobak, Urdaibai Bird Center, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa -Madariaga dorretxea, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Batzarretxea, Gernikako arbola…), hainbat itsas ibilbide, bertoko produktuak, eta hainbat motatako jarduerak (nordic walking ibilbideak, jaitsierak, paddle surf, kayak, ibilbide historikoak Urdaibaitik, surf, eskalada, orientazioa, tirolina, itsasontzian ibilaldiak …).
Eskaintza horren guztiaren berri euskarri digitalak erabiliz ematen da. Bermeoren kasuan, Bermeoko Turismo bulegoan, www.bermeo.eus webgunean, Bermeoko Facebooken (https://www.facebook.com/BermeokoUdala) eta Twitterren (@BermeokoUdala) eta whatsapp-a ere erabiliko da gure eskaintza turistikoa zabaltzeko.
Horrez gain, betiko moduan, Urdaibaiko turismo arloko enpresa guztiei helarazi zaie (alojamendu, jatetxe, taberna, turismo aktiboko enpresak, ekoizleak…); horiek, aldi berean, euren bezeroei ere Urdaibaiko eskaintza turistikoaren berri emateko.
“Udan Urdaibaik gozatzeko aukera pila eskaintzen ditu, eta momentu paregabea da gure paisaiaz, kulturaz, gastronomiaz eta aisialdiko ekimen ezberdinekin gozatzeko”, adierazi du Irune Ormaetxeak, Turismo zinegotziak. Horregatik, eskaintza bateratu dute Urdaibaiko turismo bulegoek, bisitariek eskaintza guztiaren berri era praktiko eta erakargarrian izateko.
Hona hemen udako Urdaibaiko eskaintza turistikoa: https://issuu.com/bermeokoudala/docs/uda_urdaibai_verano_2017
010 (94 617 91 00)