Albistea
Bermeoko Udalak aterpe bat ezarri du Irakaskintza kalean, Musika Eskola eta Kultur etxearen alboan, hain zuzen ere. Hori egiteko Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailaren diru laguntza izan du Bermeoko Udalak, Itsaspen programaren barne.
Irune Ormaetxeak, Bermeoko Urigintza zinegotziak, azaldu duenez, Irakaskintza kaleko inguru horretan jende asko mugitzen da (musika eskolako ikasleak eta euren gurasoak, kultur etxeko erabiltzaileak…) eta, eguraldi txarra dagoenean, leku horretan aterpe bat izatea oso egokia da Udalaren ustez.
“Horrez gain, aterpe horrek kultur etxeko hainbat ekimen kalera ateratzea ahalbideratuko du”, nabarmendu du.
Aterpearen diseinuari dagokionez, ahalik eta inpaktu gutxien eragiteko diseinua aukeratu da. Horrela ehun-arkitekturan oinarritutako aterpe bat egin da, eguzkia igarotzea ahalbideratzeko duena, eta, aldi berean, euriagatik babesten duena. “Alde Zaharreko irudia hobetzen lagunduko duen aterpe bat jartzen saiatu gara”, adierazi du.
010 (94 617 91 00)