Albisteak

Albistea

'Jon Braun' umeentzako txotxongiloak ikusgai abenduaren 1ean, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

 

‘Anita Maravillas’ eta ‘Portal 71’ konpainien eskutik, ‘Jon Braun’ umeentzako txotxongiloak izango ditugu barikuan, abenduaren 1ean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko 18:30ean. Lan honen estreinaldia joan den azaroaren 10ean izan zen Zornotzan. 

Jon Braun indio txiki bat da eta arreba bat dauka. Bat-batean, zoritxarrak banatu egingo ditu, baina Jon ez da bakarrik sentitzen, bere arrebak ez baitu inoiz ahaztu. Anita Maravillas konpainiak txotxongiloen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz familia osoaren gozogarri bihurtzen da.

Orain­go honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du, neba arreben arteko loturaz hitz egiteko, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean.2016. urtean ‘Anita Maravillas’ konpaniaren ‘Pintto Pintto’ antzelana Bermeon ikusi genuen. 

Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, www.kutxabank.es webgunean eta BBKren zerbitzu anitzetarako kutxazainetan. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 18:00etatik aurrera, sarrerak gelditzen badira.

29 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0