Albistea
XXXI. Arrain Azokaren baitan banatuko den XXVIII. Hegaluze Sarirako hautagaiak proposatzeko epea zabaldu da. Hegaluze Sariak ekintza puntual edo jarraipen profesional bat saritzen du, eta Bermeoren izena zabaldu eta goratu duen edo herriaren alde lan egin duenari ematen zaio. Saria pertsona, erakunde, elkarte, entitate, enpresa edo proiektu batek jaso dezake, eta proposamenen artean arlo guztietako ekintza motak aurkeztu daitezke: kirola, enpresa, kultura, gizartea, ekonomia…
Irabazlea Arrain Azoka Elkarteak aukeratuko du, eta hautagai batentzako proposamen asko baldin badaude, bat izatea legez hartuko litzateke, bozketarik egin barik. Proposamena aurkeztu gura dutenek orri batean idatzi beharko dute aukeratuaren datuak eta zergatik aukeratu duten. Proposamenak bi modutara aurkez daitezke: Bermeoko Udal Turismo Bulegoan edota [email protected] posta elektronikora idatzita.
Hautagaien proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 27a (domeka) izango da. Ondoren, XXVIII. Hegaluze Saria maiatzaren 16an emango da, urtero egiten den modura, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldiaren baitan.