Albisteak

Albistea

Bermeoko Arrain Azokako XIII. Pintxo Lehiaketaren ibilbidea Aste Santuan martxan

Bermeoko Arrain Azokaren barne aurten XIII. Pintxo lehiaketa egingo da eta horrela  Aste Santuan lehiaketan parte hartzen duten pintxoak dastatu ahal izango dira pintxo lehiaketaren ibilbidean. Ibilbide hau Bermeoko 20 tabernatik gora osatuko dute. Hortaz arrainarekin egindako pintxoak dastatzeko aukera zabala egongo da Bermeon Aste Santutik aurrera.  

Pintxo lehiaketan parte hartzen duten taberna guztiekin eskuorri bat aterako da pintxoen argazkiekin, zelan dauden eginda azalduz eta hauek non eskaintzen diren adieraziz. Eskuorri hauek lehiaketan parte hartzen duten tabernetan eta Bermeoko Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango da. 

Lehiaketara aurkezten diren pintxoak salgai egongo dira Aste Santuan (apirilaren 2, 3, 4, 5 eta 6) eta baita Aste Santutik aurrera maiatzaren 3ra arte dauden asteburu eta jai egunetan, hau da, apirilaren 11,12, 18, 19, 25, 26 eta maiatzaren 1,2 eta 3an. Pintxo hauek gutxienez 12:00etatik 14:30era egongo dira eskuragai eta bere prezioa 1,50 euro izango da.  

Partaide bakoitzak bere tabernan pintxo lehiaketaren kartela jarriko du eta, pintxoen gunean, lehiaketako pintxoa zein den adieraziko du. Epaileek 3 sari emango dituzte eta publikoak sari bat. Publikoak kartila baten bidez baloratuko ditu pintxoak eta parte hartzen duten pertsonak zozketa baten sartuko dira Zozketa honen sariak Serrats enpresak emango ditu bere 125. urteurrena dela eta.  

Publikoaren zozketaren emaitzaren berri, pintxo irabazlearekin batera emango da maiatzaren 16an, zapatuan, eguerdiko 13:00etan jakinaraziko dira Lamerako kioskoan eta egun berean pintxoak ikusgai egongo dira Azokako gunean. 

Pintxo lehiaketa Eleizalde ikastolak Arrain Azoka Elkartearen babesarekin antolatzen du. Bermeoko Udalak herritar guztiei eta kanpotik datozen pertsona guztiei gonbidatu die pintxoen ibilbidea egitera, azken finean, gure produktuekin eta gure herrian disfrutatzeko aukera paregabea eskaintzen duelako.

25 / 03 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0