Albistea
Maite Franko ipuin kontalaria izango da barikuan, martxoaren 10ean, Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 18:00etan. Istorio dibertigarriekin osatutako ipuin kontaketa saioa eskainiko du Frankok, eta horrela etxeko txikienek ipuinekin gozatzeko aukera paregabea izango dute.
Ipuin kontalaria lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da.
010 (94 617 91 00)