Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Gizarte Langileen lan poltsa eratzeko deialdia zabaldu du

  • Interesa daukatenek gaur hasi eta otsailaren 16ra arteko epea izango dute izena emateko.

Bermeoko Udalak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Langileen lan poltsa eratzeko deialdia zabaldu du. Aukeratze prozesuan parte hartzeko eskaera orriak aurkezteko epea gaur hasi eta otsailaren 16ra bitartekoa izango da. Eskaerak Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira.

Hautagaiek eskaera orriaren atal guztiak bete beharko dituzte eta aditzera eman beharko dute parte hartzeko eskakizun guztiak betetzen dituztela lehiaketan parte hartu ahal izateko. Modu horretara eskatzaileek honakoak aurkeztu beharko dituzte: gizarte-langile diplomaturaren edota gizarte-langile graduaren edota eskabidea aurkezteko epe barruan titulu horiek eskuratzeko tasak ordaindu, 3. mailako hizkuntza eskakizuna, merituen zerrenda eta tasak ordaindu izanaren egiaztagiria (20 euro).

Lehiaketa prozesuan parte hartu gura dutenek, prozesuari, betekizunei eta epeei buruzko informazio gehiago aurkitu ahal izango dute Bermeoko Udalaren webgunean.

“Komunitatearen ongizatearekin dugun konpromisoa sendotu gura dugu. Gizarte langileek zeregin erabakigarria dute gehien behar dutenei laguntzeko, eta herritarrei ahalik eta zerbitzu eraginkorrenak eman asmoz, lan poltsak berritu gura ditugu. Modu horretara, herritarrak zein ingurukoak animatzen ditugu lan poltsan  izena ematera”, adierazi du Endika Etxebarria Telleria Langileria Saileko zinegotziak.

22 / 01 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0