Albisteak

Albistea

Hainbat ekitaldi Bermeoko San Migel auzoko jaietan barikutik igandera arte

 

Bermeoko San Migel auzoko jaiak barikuan, irailaren 29an, San Migel egunean, hasiko dira, eta, domekara arte (urriak 1), hainbat ekitaldirekin disfrutatzeko aukera eskainiko dute; besteak beste, auzo ibilaldia, mus eta briska txapelketak, herri kirolak Harriti neska taldearen eskutik, umeen jokoak eta dantzaldia.

Horrela, barikuan, irailaren 29an, goizeko 12:00etan jaiei hasiera emango zaie txupinazoarekin. 12:30ean meza izango da, eta ondoren Bermeoko Udalbatzari harrera egingo zaio, eta hamaiketakoa eta trikitixarekin disfrutatzeko aukera egongo da. Arratsaldeko 16:00etan briska txapelketari hasiera emango zaio, 17:00etan meza egongo da eta 21:00etan mus txapelketa egingo da.

Irailaren 30ean, zapatuan, 9:30ean auzo ibilaldia egingo da San Migelen, 12:00etan meza eta bukatutakoan pastak eta ardo goxoa txosnan. Arratsaldeko 17:00etan  festak jarraituko du umeen jolasekin, Axi Ekitaldiak taldearekin, eta ardi txakurren erakusketa ordu horretan egingo da zelaian. 19:00etan  gihar frijitua dastatzeko aukera egongo da, eta 22:00etan dantzaldia izango dugu lehenengo Lotxo taldearekin eta, ondoren, Urdaibai taldearekin.

Harriti Giza Proba taldea

Urriaren 1ean, domekan, 12:00etan Harriti Giza Proba taldeko neskek herri kirolen erakustaldia egingo dute. Harriti taldea emakume bizkaitarrek osatutako giza proba taldea da, eta emakume kirolari horiek grina, gogoa eta indar izugarria  erakusten dute erakustaldi bakoitzean. Duela bi urte jaio zen taldea da, Arkaitz Arana da entrenatzailea eta momentu honetan bakarra da Bizkaian. 

Talde horrek zortzi emakumeren arteko lana erakutsiko du, 500 kg-ko harria 20 metro inguruko probalekuan garraiatuko dute, besteak beste. Kirol horien bidez euskal tradizioak eta historia erakusten du emakume talde honek. Horrez gain, aizkolarien  eta motozerraren erakusketa egongo da. Ondoren, adar-jolea entzuteko aukera izango dugu txosnan eta 15:00etan auzo bazkaria izango da.

San Migeleko jaiak auzoko jai batzordeak antolatzen ditu Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Bermeoko Udalak San Migel auzoko bizilagunei jai zoriontsuak opa dizkie eta herritar guztiak gonbidatu ditu jaietan parte-hartzera.

 

26 / 09 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0