Albisteak

Albistea

Peio Añorga ipuin kontalaria barikuan, urtarrilaren 25ean, Bermeoko udal liburutegian

 

 

Peio Añorga ipuin kontalariak ipuin saioa eskainiko du, barikuan, urtarrilaren 25ean, Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 18:00etan.  Ipuinak kontatzeko iturriak aipatzerakoan, ahozko tradizioko ondarea, ipuin klasikoak, munduko mitologia, norberaren liburuak eta bizipenak, eguneroko albisteak eta gaur egungo albumak nabarmentzen ditu, besteak beste, Peio Añorga ipuin kontalari eta idazleak.

Idazle modura, haur literatura landu du Peio Añorgak, ipuina, batik bat, poesiaz ahaztu gabe; eta albuma. Sariak ere lortu ditu, besteak beste, Etxepare saria 2007 (Gerlari Handia); Haur eta Gazte literaturako Euskadi saria 2008 (Jenio gaiztoa); JUUL saria 2009 (Pottokoren usainak), JUUL saria 2015 (Augustoren botila); Etxepare saria 2015 (Munstroek ere pixa egiten dute ohean); eta JUUL saria 2016 (Mux munstroa).

Ipuin kontalariaren saioa lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Sarrera dohainik da.

22 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0