Albisteak

Albistea

Bermeoko Arrain Azokako XIV. Pintxo Lehiaketaren ibilbidea asteburutik aurrera martxan

 

Bermeoko Arrain Azokaren barne aurten XIV. Pintxo lehiaketa egingo da eta, horrela, asteburu honetatik aurrera (apirilak 23 eta 24) lehiaketan parte hartzen duten pintxoak dastatu ahal izango dira pintxo lehiaketaren ibilbidean. Ibilbide hau Bermeoko 22 tabernek osatzen dute eta horiek arrainarekin egindako pintxoak dastatzeko aukera zabala eskainiko dute Bermeon.

Lehiaketara aurkezten diren pintxoak asteburu honetatik aurrera maiatzaren 15era arte dauden asteburuetan dastatu ahal izango dira, hau da, apirilaren 23, 24, eta 30ean eta maiatzaren 1, 7, 8, 14 eta 15ean eguerdiko 12:00etatik 14:30era. Bere prezioa 1,50 euro izango da. 

Pintxoak dastatu nahi dituzten pertsonei informazioa emateko, pintxo lehiaketan parte hartzen duten taberna guztiekin eskuorri bat aterako da pintxoen argazkiekin, zelan dauden eginda azalduz eta hauek non eskaintzen diren adieraziz. Eskuorri hauek lehiaketan parte hartzen duten tabernetan eta Bermeoko Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango da.

Bermeoko Arrain Azoka Elkarteak adierazi duenez, XIV. Pintxo Lehiaketarekin “bezeroen parte hartzea berreskuratzen jarraitu nahi dugu eta pintxoa dastatzeaz gain euren iritzia jaso nahi dugu”. Horrela eskuorri hauetan bezeroek bere iritzia eman ahal izango dute eta parte hartzen duten pertsonak zozketa baten sartuko dira. 

Publikoaren zozketaren emaitzaren berri, pintxo irabazlearekin batera emango da maiatzaren 21ean, zapatuan, eguerdiko 12:00etan Lamerako kioskoan eta egun berean pintxoak ikusgai egongo dira Azokako gunean. Saria Bermeoko kontserberek emandako euren itsasoko produktuen otzara bat izango da.

Pintxo ibilbidea honako tabernek osatzen dute: Ados Gastrogunea, Ados Gastroteka, Akelarre, Kafe Antzokia, Doniene, Gastropeska, Irish Pub, Irrintzi, Izaro, Izokin taberna, Kafe Loidxie, Kaixio taberna, Kasinoa, Sarabanda, Talako barria, Talako kantina, Toki Alai, Txalaparta, Zubigane, Etxepe, Naia eta Gure Toki ‘Tomas’. Horietan guztietan arrainarekin egindako pintxo gozoak dastatu ahal izango dira. 

Pintxo lehiaketa Eleizalde ikastolak Arrain Azoka Elkartearen babesarekin antolatzen du. Bermeoko Udalak herritar guztiei eta kanpotik datozen pertsona guztiei gonbidatu die pintxoen ibilbidea egitera, azken finean, gure produktuekin eta gure herrian disfrutatzeko aukera paregabea eskaintzen duelako.

 

 

21 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0