Albistea
‘Juego de Tronos’ mundu mailan sail famatuak Bermeon egingo duen grabaziorako begiraleak eta segurtasun laguntzaileak behar ditu. Horregatik, ‘Juego de Tronos’-eko segurtasun enpresak aukeraketa prozesu bat egingo du irailaren 6an, asteartean, Bermeoko Behargintzan.
Hortaz, interesa duten pertsona guztiak Bermeoko Behargintzako egoitzan (Zubiaur tar Kepa 26-28) aurkeztu behar dira irailaren 6an, asteartean, goizeko 10:00etan. Segurtasun laguntzaile izan nahi dutenek NAN aurkeztu beharko dute eta begirale izan nahi dutenek NAN eta TIP txartela aurkeztu beharko dituzte.
010 (94 617 91 00)