Albistea
‘Geuk eus’ kanpaina presente egon da San Juan egunean ere, eta pertsona ugari izan dira ekainaren 24an, Eneperin, bideo-photocall karpara hurreratu direnak euskaraz bizitzeko dituzten arrazoiak kamara aurrean azaltzera eta bermeotarren mosaikoa osatzeko argazkia ateratzera.
“Horregatik, euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu”, adierazi du Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Udaleko Euskara zinegotziak. Ildo horretan, gogoratu duenez, ‘Geuk eus’ kanpainarekin “komunikatu nahi dugu euskaraz bizi nahi dugula eta euskaraz bizitzeko arrazoiak baditugula, Bermeon euskaraz badakigulako eta euskaraz egitea naturala delako”.
010 (94 617 91 00)