Albisteak

Albistea

Umeentzako jokoak, mendi martxa eta tostada lehiaketa, besteak beste, Demikuko jaietan

 

Bermeoko Demiku auzoko jaiak ospatuko dira otsailaren 2tik aurrera, eta hainbat ekitaldirekin ondo pasatzeko aukera izango dute herritarrek, besteak beste, umeentzako jokoak, tostada lehiaketa eta mendi martxa egingo baitira.

Otsailaren 2an, Kandelaria Egunean, eguenean, goizeko 12:00etan meza izango da eta, ondoren, 12:30ean luntxa. 13:00ean tostada txapelketa egingo da Demikun, trikitixaren doinuekin alaituta.

Otsailaren 5ean, domekan, 11:30etik aurrera, ekimen pila izango dira Demikun etxeko txikiei zuzenduta: jolasak, pinatak, burutze batzea, sokatira, marrazketa… Nagusi eta umeek ekimen horiekin guztiekin gozatzeko aukera izango dute.  13:00ean meza izango da eta, ondoren, trikitilariak.  

Bestalde, hurrengo domekan, otsailaren 12an, hain zuzen be, Demikuko X. Mendi martxa egingo da. 8:30ean martxa luzea hasiko da, eta 10:00etan martxa laburra. Demikuko Mendi Martxea talde antolatzaileak adierazi duenez, ekimen horretan parte hartzen dutenek Bermeoko Demiku auzoko inguruetako zelai, baso eta paisaiekin gozatu ahal izango dute. Izena ematea otsailaren 10era arte irekita egongo da demikumartxa@hotmail.es helbide elektronikoan.

Bermeoko Udalak Demikuko bizilagunei jai zoriontsuak opa dizkie, eta herritar guztiak gonbidatu ditu jaietan parte-hartzera.

 

31 / 01 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0