Albistea
Bermeoko Udalak, Ecovidrioren laguntzarekin, beiraren erabilera arduratsuaren eta birziklapenari buruzko tailer bat egin du herriko ikastetxeetako LH5eko ikasleei zuzenduta eta balorazio oso positiboa izan du. Izan ere, antolatzaileek “ikasleen parte hartzea, arreta eta interesa azpimarratu dute eta irakasleak ere pozik agertu direla gaineratu dute”.
Tailer hau azaroaren 12tik 17ra egin zen eta bere helburua izan da beiraren hondakinak era egokian sailkatu eta uztearen garrantziaz sentsibilizatzea. Ekimen honen bidez, gaztetxoei etxeko hondakinen kudeaketarako Europako hierarkia ezagutzera eman zaie (murrizketa, berrerabilera eta birziklapena); udalerrian dauden edukiontzien berri eman zaie eta era didaktikoan jakinarazi zaizkie bakoitzean utzi behar diren hondakinak. Horrez gain, beirazko hondakinen birziklapena joko dibertigarrien bidez jorratu dute.
Bermeoko Udaleko Ingurumen Sailak adierazi duenez, tailerraren balorazioa oso ona izan da, ikasle eta irakasleen ustez “interesgarria” izan baita eta beiraren birziklapenaren inguruko zalantzak argitzen lagundu duelako. “Hortaz lan ildo honetan jarraitzea garrantzitsua da, izan ere oso garrantzitsua da ingurugiro-heziketa txikitatik jasotzea”, gaineratu du.
010 (94 617 91 00)