Albistea
Tomax eta Muxugorri pailazoek ‘Hiru ipuin’ antzezlana taularatuko dute martxoaren 23an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, arratsaldeko 18:30ean.
Muxugorrik Tomax liburutegira joateko konbentzituko du, bertan, ipuinekin antzerkiak sortuko dituztelako. Beraz, ‘Txanogorritxo’, ‘Hiru txerritxo’ eta ‘Hamelingo txirularia’ euren erara antzeztuko dituzte.
Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, Telekan eta www.kutxabank.es webgunean. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 18:00etatik aurrera, sarrerak gelditzen badira.
010 (94 617 91 00)