Albistea
Euskal Herriko Txistularien Elkarteak Bermeoko herria aukeratu du urteroko Batzar Orokorra egiteko eta, horrela, batzar orokorra zapatuan, martxoaren 12an, Arrantzaleen Museoan egingo du.
Bermeoko Udalaren Musika Eskolak azaldu duenez, Bermeoko Udalak harrera egin ostean Euskal Herri osotik etorriko diren 90 txistulariek euren batzarra egingo dute. Bertan, besteak beste, zuzendaritza berria aukeratuko dute.
Batzar aurretik, diana joko dute Kultur etxetik hasita Goiko plazaraino. Eguerdian, Lameran, kontzertua emango dute eta ostean anaitasun bazkariarekin bukatuko dute eguna.
010 (94 617 91 00)