Albistea
Bermeoko Taraska Atletismo taldeak antolatuta eta Bermeoko Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin, Atletismo Txikia ekimena izango da zapatuan, urriaren 28an, Bermeoko Artza frontoian, 11.30etik 13:00era.
Bizkaiko Atletismo Federazioaren kirol ekintza hau eskola kirol egutegiaren barne egiten den 2017-2018 denboraldiko lehenengo atletismoko lehiaketa izango da.
Atletismo txikia ekimenean benjaminak eta alebinak parte hartuko dute, eta honako hauek izango dira egingo diren kirol probak: 50 metro leunak, 50 metro heziak, ‘vortex’ jabalina, jauzi hirukoitza eta erreleboak.
010 (94 617 91 00)