Albistea
Herriko ikastetxeetako 185 ikaslek parte hartu zuten atzo Bermeoko Bigarren Bertso Topaketan, eta giro ederrarekin gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Ander Elortegi eta Jone Larrinaga bertsolaritzako irakasleek aurkeztutako ekitaldi hori lau zatitan banatu zen: bertsolaritza ikasleen parte hartze zuzena, bertso saioa, kantaldia eta bertso paper lehiaketaren sari banaketa.
Sari banaketari dagokionez, 12 urte arteko gaztetxoetan ikastetxe bakoitzeko sari bana eta sari orokor bat eman ziren. Horrela, saridunak hauexek izan dira: Eleizalde ikastolako Izaro Etxebarria, Sagrado Corazón ikastetxeko Irati Magunagoitia eta San Frantzisko ikastetxeko Ilargi Astuy. Sari orokorra Txaber Egañarentzat izan da Bermeoko skate pistari buruz egindako lanagatik. 13 eta 18 urte arteko gaztetxoetan bi sari eman ziren. Lehenengoa Aitor Gondrak irabazi zuen eta bigarrena Markel Navarretek.
Bertso topaketan Nagore Beitia eta Iker Uriarte bertsolari bermeotarrek parte hartu zuten, eta San Frantzisko ikastetxeko ikasleek bertso sortak bota zituzten, Eleizalde ikastolakoek asmakizunak egin zituzten eta Sagrado Corazón ikastetxekoek oin ezkutuak. Giroa polita izan zen eta parte hartzaileek eta ikusleek ere ikuskizun horrekin gozatu egin zuten.
Bertso topaketa Bermeoko Udalak sustatuko ‘Gu ere bertsotan’ proiektuan parte hartzen ari diren Eleizalde ikastolako, San Frantzisko Herri ikastetxeko, Sagrado Corazón ikastetxeko eta Bermeoko institutuko ikasleen amaierako jaialdia da.
010 (94 617 91 00)