Albisteak

Albistea

Andeetako jatorrizko hizkuntzei buruzko arNASA txiKITXUAK dokumentalaren estreinaldia Bermeon maiatzaren 26an, barikuan, Kultur etxean

 

Andeetako jatorrizko hizkuntzei buruzko arNASA txiKITXUAK dokumentalaren estreinaldia izango da maiatzaren 26an, barikuan, Bermeoko Kultur etxeko hitzaldi aretoan 19:00etan. 

Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak, azaldu duenez, “Euskal Herrian legez, Andeetako Nasa eta Kitxua hizkuntzak indarberritzeko lanean ari dira”. “Ahalegin berean gabiltzan hizkuntzen artean elkarrengandik ikasteko eta elkarren berri izateko nahia gogoan izanda, Garabide Elkarteak, Bermeoko Udalak lagunduta, bideo hunkigarri bezain esanguratsua hau prestatu du”, azaldu du. 

Film laburrak, hainbat eszenatokitan grabatua, Nasa eta Kitxua hizkuntzen indarberritze kulturalean diharduten eragileen testigantzak jasotzen ditu. Eszenatokiok hein batean erakusten digute hizkuntza gutxiagotuen bizinahia ze testuinguru desberdinetan lehiatzen eta garatzen den. 

Agirrek herritar guztiak gonbidatu ditu dokumental hau ikustera maiatzaren 26an, barikuan, Kultur etxean. “Erdu, Andeetako jatorrizko hizkuntzen arnas berritua ezagutzera”, nabarmendu du.

 

 

 

22 / 05 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0