Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak uztaileko kultur jarduerak bertan behera utzi eta abuztukoak pandemiaren eboluzioaren arabera aztertuko ditu

Besteak beste, iragarrita zeuden kaleko zinearen bi emanaldiak, Urdaibaiko Organoak jaialdia, Habaneren eta Addar taldearen kontzertuak erori dira kultur-egitarautik

Bermeon, 2021eko uztailaren 23an.- Bigarren hamabostaldi honetarako iragarrita zeuden kultur jarduerak ez dira burutuko. Azken egunetako pandemiaren gaineko datuen eboluzio kezkagarriaren ondorioz, Udalak, uztaileko kultur ekimenak bertan behera uztea erabaki du.

Abuztuko egitaraua oraingoz mantentzea erabaki den arren, lehenbiziko astean (hilaren2tik 6ra) burutzekoa zen Bermeoko XXXVI. Nazioarteko Musika Astea ere bertan behera gelditu da.

Alazne Zumeta Kultura zinegotziak adierazi duenez, “zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatzeko garaia da, udarako egitarau erakargarri eta potoloa izan dugu prest. Urte osoan egon gara lanean horretarako eta osasun egoeraren hobetzeak, antolatutako jarduerak burutzea ahalbidetzen zuen, baina pandemiaren azken egunetako eboluzio kezkagarriak bestelako neurriak hartzera bultzatu gaitu”.

Udala herriko bestelako kultur eragile desberdinekin (Txosnak, Bermeoko Abesbatza…) batzartu da egoeraren berri emateko eta udarako antolatuta zituzten jarduerak moldatzeko eskatuz. Abuztuan burutzekoak diren bestelako ekimenak indarrean jarraitzen duten arren, COVID-19aren eboluzioaren arabera aztertuko dira unean uneko egoerara egokituz.

23 / 07 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0