Albisteak

Albistea

Annie Ernauxen 'Pasio hutsa' liburuaz aritzeko irakurleen txokoa barikuan, azaroaren 11n, liburutegian

 

Bermeoko Udal Liburutegiak barikuan, azaroaren 11n, Annie Ernaux idazlearen ‘Pasio hutsa’ liburuaz aritzeko irakurleen txokoaren saio berri bat hartuko du arratsaldeko 18:30ean. Dinamizatzailea oraingoan Alaine Agirre idazle bermeotarra izango da. 

Parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua, eta ordurako irakurri. Pasio eta amodio istorioa da ‘Pasio hutsa’, grinaren, antsiaren eta desiraren kontaketa. Gizon bat eta emakume bat dira pasioak lotzen dituen bi pertsonaiak: emakumea da pasioaren, desiraren subjektua; eta gizona, berriz, objektua, desiratutako gorputza (maizegi ikusita gaude alderantzizkoa). Pasio irrazional, ametsezko eta maiz irreal bat da ‘Pasio hutsa’ liburuan kontatzen dena.

Irakurle txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dute. Ekimen horrekin honako helburuak lortu nahi dira: euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera ematea, talde egonkorra lortzea, eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortzea.

 

08 / 11 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0