Albisteak

Albistea

XXVII. Hegaluze Sarirako hautagaien proposamenak aurkezteko epea zabaldu da

-Proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 1a izango da. Irabazlea Arrain Azoka Elkarteak aukeratuko du.

XXX. Arrain Azokaren baitan banatuko den XXVII. Hegaluze Sarirako hautagaiak proposatzeko epea zabaldu da. Hegaluze Sariak ekintza puntual edo jarraipen profesional bat saritzen du, eta Bermeoren izena zabaldu eta goratu duen edo herriaren alde lan egin duenari ematen zaio. Saria pertsona, erakunde, elkarte, entitate, enpresa edo proiektu batek jaso dezake, eta proposamenen artean arlo guztietako ekintza motak aurkeztu daitezke: kirola, enpresa, kultura, gizartea, ekonomia…

Irabazlea Arrain Azoka Elkarteak aukeratuko du, eta hautagai batentzako proposamen asko baldin badaude, bat izatea legez hartuko litzateke, bozketarik egin barik. Proposamenak aurkeztu gura dituztenek orri batean idatzi beharko dute aukeratuaren datuak eta zergatik aukeratu duten. Proposamenak bi modutara aurkeztu daitezke: Bermeoko Udal Turismo Bulegoan edota  turismoa@bermeo.eus posta elektronikora idatzita.

Hautagaien proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 1a izango da. Ondoren, XXVII. Hegaluze Saria maiatzaren 17an emango da, urtero egiten den modura, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian.

10 / 04 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0