Albistea
Bermeoko Udalak bat egiten du Gure Esku Dago taldeak domekarako, azaroaren 20rako, egindako deiarekin, izan ere, 1979. urtetik gaur egunera arte udal ordezkari izandako guztiei sinatzeko deia egin die. Horrela, domekan, eguerdiko 12:45ean, Bermeoko Goiko plazan sinadura bilketaren garaiari hasiera emango dio Gure Esku Dagok ekitaldi horrekin.
Bermeoko Udalak gogoratu duenez, 2016ko maiatzaren 30eko Osoko Bilkuran Gure Esku dago ekimenari euspena ematea erabaki zen aho batez. Horrela, ekimen horren barnean, Bermeoko Gure Esku Dago lantaldeak dei egin die 1979. urtetik gaur arte udal ordezkari guztiei sinadura bilketaren garaia zabaltzeko, eta Bermeoko Udalak bat egin du deialdi horrekin.
Era berean, ekimen horretan parte hartu nahi duten herritar guztiei gonbidatu die Bermeoko Udalak.
010 (94 617 91 00)