Albisteak

Albistea

Bermeoko Udala Arene kiroldegiko urteko kuoten %25a itzultzen hasi da

Udalak, alarma egoerak iraun duen bitartean erabiltzaileei kuota ez kobratzea erabaki zuen eta, aste honetan, itzulketekin hasi da

Guztira, 95.380,52 euro itzuliko dira

Bermeon, 2020ko ekainaren 24an.- Bermeoko Udalaren Kirol Patronatua Arene kiroldegiko urteko kuoten %25a itzultzen hasi da. Izan ere, alarma egoera aktibatu bezain laster, Udalak egoera horrek irauten zuen bitartean kiroldegiko kuotak eta ikastaroak ez kobratzeko erabakia hartu zuen. Bada, alarma egoera gaindituta, kuoten itzulketekin hasi da aste honetan. Guztira, 95.380,52 euro itzuliko dira.

Urteko kuotaren %25a itzuliko du Udalak. Horretarako, ordainketa helbideratuta duten erabiltzaileei dirua euren kontuetan zuzenean sartuko zaie. Helbideratuta ez dutenek, ordea, kiroldegiarekin harremanetan jarri beharko dira:

- Kiroldegira telefonoz deituz: 94 617 91 80

- Mezu elektronikoa bidaliz: kiroldegia@bermeo.eus

Gainera, kiroldegiko kuota ordaintzeko bi aukera ditu erabiltzaileak. Urte osoa ordaintzea edo ordainketa bi bloketan egitea (urtarrilean %50a eta martxoan beste %50a). Bada, bigarren aukera egiten duten herritarrek, alarma egoera dela eta, martxoan ezin izan zuten bigarren ordainketa burutu. Herritar hauek urteko kuotaren bigarren %50a ordaindu beharko dute baina %25a itzuliko zaie, guztiei bezala.

25 / 06 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0