Albistea
Herritarrek Andra Mari kaleko orubea, hau da, Beruala eraikin alboko lorategia, aisialdiko espazio moduan erabiltzeko aukera dute; izan ere, toki hori txukundu eta edertu da eta nagusientzat gimnasia egiteko gune bat egokitu da, Berualako zuzendariak, Santi Muruak, adierazi duenez.
Horrela, azaldu duenez, nahi duten herritarrak gune horretara joan daitezke erlaxatzera, bertan aulkiak eta landare usaintsuak jarri baitira eta baita ere nagusiek gimnasia egiteko aukera izango dute pedalak emateko eta eskuak mugitzeko jarritako aparatuetan.
Hortaz, herritarrak gune hori erabiltzera animatu ditu eta gune hori “errespetuz eta arduraz” erabiltzea eskatu du “egoera egokian mantendu ahal izateko”.
010 (94 617 91 00)