Albistea
KALINPANEK ALKARTASUNA DANTZA TALDEAK ETA MB 2000K ANTOLATUTAKO EKIMENETAN PARTE HARTUKO DU BIHAR
Alkartasuna Dantza Taldeak 40 urte betetzen ditu eta MB 2000 elkarte soziokulturalak 25 urte eta urteurren hauek ospatzeko umeei zuzendutako egitarau zabala antolatu dute bihar, zapatuan, martxoaren 12an. Euskararen erabilera handitzea helburu duen Kalinpan maskotak ere ez du jai egun hau galdu nahi izan eta dantza eta jokoak protagonista dituen ekimen hauetan parte hartuko du.
Horrela, Kalinpan 12:30ean Goiko plazan egongo da, euskaraz berba egiteko gogoa zabaltzen, bertan MB 2000k umeei zuzendutako ekimenak antolatu baititu. 13:00etan Kultur etxera joango dira eta bertatik Alkartasuna Dantza Taldeko kideek kalejira egingo dute, Goiko plazan geldialdia eginez dantzaldia egiteko. Ondoren Taraskarantz abiatuko dira, bertan ere dantzaldi txiki bat eskainiz.
Lameran MB 2000 elkarteko kideek umeentzako jokoak antolatuko dituzte. Azkenean, 15:00ak aldera, Alkartasuna Dantza Taldeko eta MB 2000 elkarteko kideek elkarrekin amaiera emango diete ekimen hauei.
Ekimen hauetan besarkadak, musuak eta maitasuna banatuko ditu Kalinpanek herritarrak euskaraz berba egitera animatzeko.
010 (94 617 91 00)