Albistea
200 kirolari inguruk, umeek zein nagusiek, parte hartuko dute zapatuan, abenduaren 15ean, Artza frontoian arratsaldeko 18:00etan egingo den kirol erakustaldian. Ekimen horretan, areto barruan egiten diren kirol ekintzetan parte hartzen duten kirolari guztiek aukera izango dute euren aurrerapenak familia eta lagun artean erakusteko.
Beraz, herritarren eskutik, Senior Gimnasia, karatea, gimnasia erritmikoa, zumba, step, Line dance kirol jarduerak ikusi ahal izango ditugu. Gainera, aurten kirol erakustaldian Agurtzane Argiarro kirolari bermeotarra omenduko dute, bere kirol ibilbideagatik. Beste sari batzuen artean, aurten emakumeen mailan, Agurtzane Argiarro izan da Bocineros – Deiadar Xtreme ultra trailaren (200K) irabazlea.
“Umeek eta nagusiek ere ilusioz beterik parte hartzen dute ekintza honetan eta espero dugu, beste urte batzuetan bezala, Artza frontoiko jesarleku guztiak beteta egotea”, nabarmendu du Irune Ormaetxeak, Bermeoko kirol zinegotziak. Horrela, bai nagusi bai umeei, ekimen horretan parte hartzera gonbidatu die. Sarrera dohainik da.
010 (94 617 91 00)