Albisteak

Albistea

Zabalik dago maiatzeko ume eta gaztetxoei zuzendutako sormen-tailerretan izena emoteko epea

Bermeoko GIZek herriko 6 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako sormen-tailerrak antolatu dauz maiatzeko zapatuetarako. Tailer danak doakoak izango dira eta Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan izango dira, 17:30etik 19:30era.

Maiatzeko/ekaineko zapatuetarako lau tailer barri prestatu dira eta horreetan izena-emoteko epea zabalik dago jadanik.

Maiatzaren 8an: 'Artisau bitxiak tailerra'.

Maiatzaren 15ean: 'Baratze-txikiak' tailerra.

Maiatzaren 29an: 'Sushi' tailerra.

Ekainaren 5ean: 'Sormen-zientzia' tailerra.

Tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretiko izen-emotea egitea. Horretarako, hurrengo formularioa bete eta bialdu behar da: https://labur.eus/6rIEI

COVID-19ari aurre egiteko beharrezko osasun-neurri guztiak ziurtatuko dira, tailerrak behar dan moduan garatu daitezan. 

Tailerretako plazak esleitzeko, izen-emotearen iriste-ordena jarraituko da. Ume edo gazte bakotxeko eskaera bat bete behar da. Ume/gazte bakotxak, hilean tailer bakarra egin ahal izango dau, gehienez. Plaza guztiak betetzen badira, itxaron-zerrenda sortuko da.

Apirilean ‘Zientzia esperimentuen tailerrak’, ‘Hidrografia’ tailerra eta ‘Serigrafia’ tailerrak burutu ziran. Horreetan 48 umek parte hartu eben. Halanda be, 100 eskaritik gora jaso ziran.

28 / 04 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0