Albistea
-Egun berezi honetan, besteak beste, Bermeoko Udalaren XIX. Odoloste Txapelketa egingo da
Bermeon, 2022ko azaroaren 9an.- Datorren azaroaren 13ean ospatuko da Andeko Tabernak antolatzen duen eta Bermeoko Udalak babesten duen XIX. San Martin Azoka. Egun berezi honek, urtero bezala, txerriki produktuak izango ditu protagonista nagusi, baina ez dira bakarrak izango. Azoka Bermeoko Lameran egingo da.
Besteak beste, honako produktu hauek erosteko aukera izango dugu azokan:
- Txerrikiak
- Ogia
- Pastelak
- Eztia
- Txakolina
- Gazta
- Loreak
- Patea
- …
Gainera, egun horretan bertan, Bermeoko Udalaren XIX. Odoloste Txapelketa ere egingo da eta parte hartze handia espero da. Izan ere, txapelketa honek urtero partaide gehiago irabazten ditu. Aurtengo ediziorako, 25 partaide inguru espero dira, Bermeotik, Gernikatik, Mungiatik, Loiutik, Zornotzatik… etorriko direnak. Epaimahaiaren zuzendaria Pedro Mendizabal Basabe jauna izango da.
010 (94 617 91 00)