Albisteak

Albistea

'Jainko basatia' antzezlana azaroaren 30ean, barikuan, Bermeoko Kafe Antzokian

 

Txalo Produkzioak taldearen eskutik, ‘Jainko basatia’ antzezlana taularatuko da azaroaren 30ean, barikuan, Bermeoko Kafe Antzokian, gaueko 21:00etan. Begoña Bilbaok zuzendutako lan honetako aktoreak Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Tessa Andonegi eta Mikel Laskurain dira. 

Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, basta eta besteen frustrazio eta miseriak azalduz. 

Antzezlana euskaraz izango da. Sarrerak 10 euro dira eta salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean. Langabe, ezindu eta adineko eta gazte txarteldunek %25eko deskontua izango dute leihatilan.

22 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0