Albisteak

Albistea

Ustez udalerriko hainbat gaztek joan den asteburuan udaltzainen aurka erakutsi zuten jarrera gaitzetsi du Bermeoko Udalak

Arazoak sortu ditzaketen ekintzak bertan behera uzteko hausnarketa egingo du Udalak eta erantzukizunaz jokatzeko eskatzen die herritarrei

Bermeon, 2021eko abuztuaren 16an.- Joan den asteburuan gazte talde batek botilak eta edalontziak jaurti zizkioten udaltzainei Txosnen elkarteak antolatu zituen kontzertuen ondoren. Ikuskizuna behin bukatuta, hainbat lagun bildu ziren lameran kale-zurrutean aritzeko eta auzokideen kexuei erantzunez, udaltzainak agertu ziren beraiekin mintzatu eta pilaketak sakabanatzeko helburuaz. Baina harrera ez zen baketsua izan eta udaltzainek ertzaintzaren laguntza eskatu behar izan zuten.

Hori horrela, liskarrean parte hartu eta udaltzainen aurka erakutsi zuten gazteen jarrera gaitzetsi du Udalak, bizitzen ari garen egoera zail honen aurrean bereziki erantzukizunaz jokatzeko eskatuz. Horrez gain, Udalak, arazoak sortu ditzaketen ekintzak bertan behera uzteko hausnarketa sakona egingo du, joan den asteburuko kontzertuen osteko jende pilaketak saihestu asmoz.

 

Aritz Abaroa alkateak adierazi duenez, “ezin ditugu horrelako jokabideak onartu, bizikidetzari lehentasuna eman behar diogu, egoera kezkagarria da erabat eta beste hainbat herritan ikusi den moduan, kontrolaezina bilakatu daiteke. Beraz, gure ardura da neurriak errespetatzea eta Udal moduan, gure herritarren segurtasun eta eskubideak bermatzea”.

17 / 08 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0