Albistea
Teatro Gorakadak ‘Aladdin’ umeen txotxongiloen antzerkia taularatuko du apirilaren 10ean, barikuan, Bermeoko Kafe Antzokian arratsaldeko 18:30ean. Antzezlan hau 2015eko Arte Eszenikoen XVIII. Max Sarietan haurren edo familien Ikuskizun onena bezala proposatu dute.
Antzezlan honetan Aladdinek pertsonai misteriotsu bat ezagutu eta aberats bihurtzeko aukera izango du, pertsonaiari kobazulo sorgindu batean dagoen olio lanpara zaharra lortzen laguntzen badio. Biziko duen ikaskuntza prozesuak, obraren espirituak, iradokitzeko gaitasunak eta 1001 gauen unibertsoaren aberastasun plastikoak Aladdin ikuskizun fin, poetiko eta adiskidetsua bihurtzen dute.
Antzezlan hau lau urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago. Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Gizarte eta Kultura etxean, Kutxabankeko orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean eta ikuskizunaren egunean, apirilaren 10ean, leihatilan ordu erdi lehenago aurretiaz agortu ez badira.
010 (94 617 91 00)