Albisteak

Albistea

'Arrain produktuen elaborazioa' ikastaroko ikasleek Royo enpresa bisitatu dute antxoaren ekoizpen prozesua ezagutzeko

  

Behargintzaren bitartez, ‘Bideratu’ enpresak antolatutako "Arrain produktuen elaborazioa" ikastaroaren 32 ikaslek eta irakasleek gaur bisita gidatu bat egin dute Royo enpresara, antxoaren ekoizpen prozesua ezagutzeko. 

Horrela, Juan Carlos Royok antxoaren ekoizpen prozesu guztia azaldu die parte hartzaileei, eta zalantza guztiak argitu dizkie. Horrez gain, antxoen dastatze bat antolatu du enpresa bisitatu dutenentzat. 

Bisita honen bidez, parte-hartzaileek arrain kontserba sektoreari buruzko informazioa jaso dute, eta lan merkatuan murgiltzeko formazioa osatu dute. Balorazioa oso positiboa izan da. 

Behargintzak Royo enpresari eskerrak eman dizkio bisita honengatik, hain zuzen ere, ikasleek euren formazioa osatzeko eman duen laguntzagatik. 

02 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0