Albistea
Bermeon, 2021eko abenduaren 3an.- Bermeoko Udaltzaingoak artefaktu piroteknikoetan fokua jarri du. Horretarako, gaurtik gau zaharrera bitartean gauzatuko den kanpaina abiarazi du. Artefaktu piroteknikoak baimenik gabe saltzea eta bide publikoan modu arriskutsuan erabiltzea eragotzi nahi da, honek sortutako arriskuak ekiditeko eta elkarbizitza bermatzeko. Uniformatutako eta kaleko arropaz jantzitako agenteak herrian zehar adi ibiliko dira artefaktu hauen erabilera eta salmenta kontrolatzeko.
Kanpaina hau urtero egiten da eta hainbat establezimendu eta pertsona salatu dira. “Artefaktu piroteknikoen erabilera eta salmenta kontrolatu nahi dugu. Honek elkarbizitza arazo serioak sortzen ditu eta oso arriskutsuak dira. Iaz, hainbat adingabe identifikatu genituen honelako materialarekin. Kezkatzen gaituena da adingabe hauek aitortu zutela euren gurasoek erosi zizkietela artefaktu piroteknikoak. Jendea sentsibilizatu nahi dugu eta, dagokionean, behar diren diligentziak zabaldu”, aipatu du Bermeoko Udaltzainburu Aritz Floresek.
010 (94 617 91 00)