Albistea
Bermeoko Udalak Kurtzio, Zarragoitxi, Itxasbegi eta Iparragirre eremuen azterlan sozio-urbanistikoa egingo du gune hori biziberritzeko eta irisgarritasuna bermatzeko helburuarekin. Horrela adierazi dute Irune Ormaetxeak, Bermeoko Urigintza zinegotziak; Santi Muruak, Berualako zuzendariak; eta Iñaki Enriquezek eta Laia Fernándezek azterlan sozio-urbanistikoa egingo duen Bizilan enpresaren teknikariek.
Muruak azaldu duenez, Bermeoko Udalaren helburua da Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza bereziak ematea gune hori biziberritu ahal izateko. Horretarako, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzak gune hori area degradatua izendatzea; eta horretarako egiten dugu azterlan sozio-urbanistikoa, gune hori biziberritzeko helburuarekin.
Ildo horretan, adierazi duenez, izendapen hori lortzeko ezinbestekoa da gune horretan daude eraikin eta biztanleriari buruzko informazioa izatea, zehazki, honako datuak jakin behar dira: eremu horretako biztanleriaren errenta eta langabezi maila; eraikuntzen egoera eta bizigarritasun-baldintzak, urbanizazioen egoera…
Datu horiek lortzeko arkitekto eta soziologoekin osatutako lan talde bat eratu da eta etxez etxeko inkestak egiten ari dira. Irune Ormaetxeak azaldu duenez, jasotzen diren datu guztiak guztiz anonimoak izango dira eta tratamendu orokorra izango dute. Inkestatzaileak Udaletik datozela ziurtatzeko akreditazioa eramango dute.
Ormaetxeak aipatu duenez, “ezinbestekoa” da herritarren laguntza azterlan sozio-urbanistikoa egiteko. Horregatik, inkestak egitera animatu ditu Kurtzio, Zarragoitxi, Itxasbegi eta Iparragirre kaleetako herritarrak; izan ere, gune horrek aipatutako izendapena lortzen badu, diru-laguntza bereziak emango dizkie biztanleei etxeak biziberritzeko eta Bermeoko Udalak ere diru-laguntzak eskatzeko aukera izango du. Muruak zehaztu duenez, izendapena lortuz gero, biztanleek jaso ahal dituzten laguntzak Alde Zaharrekoak bezalakoak izango dira.
Ormaetxeak eta Muruak azpimarratu dutenez, oso garrantzitsua azterlan sozio-urbanistiko hau egitea Kurtzio, Zarragoitxi, Itxasbegi eta Iparragirre eremua biziberritu eta irisgarritasuna bermatu ahal izateko eta horretarako herritarrei euren laguntza eskatu die, inkestak betetzerako orduan. Azterlan sozio-urbanistiko hau egiteko Bermeoko Udalak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza du.
010 (94 617 91 00)