Albistea
Mark Haddon idazlearen ‘Txakurrari gauean gertatutako istripu berezia’ liburuaz aritzeko irakurle txokoa izango da eguaztenean, apirilaren 13an, Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 18:30ean.
Liburu honek 15 urteko mutil autista baten pasadizoak kontatzen ditu. Christopherrek oroimen izugarri ona du, gai da erlatibitatearen teoria azaltzeko, matematika ariketak azkar batean egiten ditu baina pertsonen arteko harremanetan ez gaitu ulertzen. Gizartetik urrun dago, horregatik, aita eta eskolaren laguntza izan arren, bere baitan biltzen da.
Bizilagunen txakurra hilda agertzen denean, Sherlock Holmes-en antzera, hiltzailearen bila hasiko da. Istripu hori aztertzen den bitartean, gaztea bizitzaren sekretua aurkitzen joango da, munduaren beste ikuspegiaz ohartuko da.
Irakurle txokoaren dinamizatzailea Isa Castillo izango da eta parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri.
010 (94 617 91 00)