Albistea
Bermeoko Udal Kirol Patronatua Araneko kiroldegiko teilatuan konponketa lanak egiten ari da kondentsazioak murrizteko eta itoginekin amaitzeko.
Irune Ormaetxeak, Bermeoko Kirol zinegotziak azaldu duenez, Araneko kiroldegia 1985ean inauguratu zen eta, “hasieratik, teilatuak itoginak izan zituen. Hori dela eta, hainbat konponketa egin dira ordutik hona”.
Bere esanetan, “gaia ondo aztertu ondoren, eta behin betiko irtenbidea emateko nahian, dagoen txapazko teilatu zatiaren gainean bigarren bat jarriko da eta bien artean beira-zuntzezko geruza. Horrek, isolamendu termikoa handituko du”, gaineratu du.
“Inbertsio honekin helburu bi lortuko dira, alde batetik, beroa eta kondentsazioak murriztea eta, bestetik, itoginekin amaitzea eta horrela eraikinaren egoera hobetzea erabiltzaileei zerbitzu hobeagoa eskainiz”, nabarmendu du.
010 (94 617 91 00)