Albisteak

Albistea

Bermeoko Udaltzaingoa segurtasun uhalaren gaineko kanpaina burutzen ari da egunotan

-Kontzientziazio kanpaina hau gaurtik martxoaren 27ra bitartean egingo da eta bere helburua da segurtasun uhalaren erabilera kontrolatzea

Bermeon, 2022ko martxoaren 21ean.-  Bermeoko Udaltzaingoak kanpaina berria jarri du martxan. Gaurtik martxoaren 27ra bitartean, segurtasun uhalaren gaineko kanpaina burutuko du eta bere erabilera egokia egiten dela kontrolatzeko kontrolak egingo ditu herriko puntu ezberdinetan. Uhalaren erabilera kontrolatzeaz gain, kontzientziazioa ere bilatzen da.

“Herritarrak kontzientziatu nahi ditugu. Urtean zehar hainbat kanpaina burutzen ditugu zentzu honetan eta kontrolak egiteaz gain, arriskuen berri ere ematen diegu. Izan ere, eskuorri bat ere banatzen dugu. Zenbaitetan ikusi dugu herritar batzuek uste dutela Bermeo barruan uhalaren erabilera ez dela derrigorrezkoa baina behar-beharrezkoa da. Autoa erabiltzen dugun bakoitzean jarri behar dugu segurtasun uhala”, azaldu du Bermeoko udaltzainburuak.

Gainera, Udaltzaingotik gogorarazten da gaurtik aurrera hainbat aldaketa sartu direla Bide-Segurtasunaren Gaineko Legean. Izan ere, aldaketa hauetako bat da segurtasun uhala ez erabiltzeak 4 puntu galtzea dakarrela (lehen 3 puntu ziren).

21 / 03 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0