Albistea
Euskal Eskubaloi Federazioak antolatuta, Mutil Gazteen Promozioaren (2018-2019) igoera fasea jokatuko da Bermeon asteburuan, urtarrilaren 25ean, 26an, eta 27an, hain zuzen ere. Horretan, zelan ez, Urdaibai eskubaloi taldeko mutil gazteek parte hartuko dute.
Horrela, urtarrilaren 25ean, barikuan, 1. Jardunaldia izango da. 18:45ean lehenengo partidua jokatuko da, Urdaibai eskubaloi taldearena Txikixa Taberna Pulpo EK taldearen kontra, alegia. Ondoren, 20:30ean, Bidasoa Irun eta Gure Auzune taldeen arteko lehia izango da.
2. jardunaldia urtarrilaren 26an, zapatuan, izango da. 10:30ean, Txikixa Taberna Pulpo EK eta Bidasoa Irun arteko partidua izango da, eta, 12:30ean, Urdaibai eta Gure Auzune taldeen artekoa.
Urtarrilaren 27an, domekan, izango da 3. Jardunaldia eta, horretan, lehenengo, 10:30ean, Gure Auzune eta Txikixa Taberna Pulpo EK taldearen arteko lehia izango dugu eta, 12:30ean, Bidasoa Irun eta Urdaibai taldeen artekoa.
Joan den astean Urdaibai Eskubaloi taldeko mutil gazteek Bizkaiko txapeldunak izan ziren, A4 finala irabazi ondoren, eta, horregatik, Bermeoko Udalak Urdaibai kirol taldeari zorionak eman nahi dizkio. “Zorte on oraingoan ere!”
010 (94 617 91 00)