Albisteak

Albistea

'Karramarroa' antzezlana otsailaren 17an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

Dxusturi teatroa taldearen eskutik eta Korrika 20 kulturalaren barne, ‘Karramarroa’ antzezlana ikusteko aukera  izango dugu, barikuan, otsailaren 17an,  gaueko 21:00etan, Nestor Basterretxea aretoan.  

Eneritz Artetxe aktoreak antzeztutako bakarrizketa dugu. Kostaldeko hondartza nudista sofistikatuenean, gorputz lirain, beltzatu, gihar puztu, depilazio eta tatuaien erdian, bat-batean, emakumezko bitxi bat agertzen da goitik behera estalita. 

“Karramarroa” Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Lacuben testuetan oinarrituta, Dxusturi teatroak sortu duen bakarrizketa bat da. Testu horretan 40 urte inguruko emakume batek, bere bizipen eta inguruari buruzko gogoetak kontatuko dizkigu mihi zorrotz eta lotsagabe batez. 

Sarrerak 6 euro dira, eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan  edo www.kutxabank.es web gunean. %25eko deskontua dute gazte, adineko, elbarritu eta langabetuek leihatilan erosita.

 

 

10 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0